Etxea 1800 baino lehenagokoa da, aintzinean Benta Miguel orduko beharrei erantzuteko bideko ostatu eta gurdizaina izan zen. Gaur, gure bentako arduraduna familia bereko laugarren belaunaldia da. Jatetxean tradizioan errotutako sukaldaritza eskaintzen dugu, lehen kalitateko produktuekin, eta baita gure baratza, abelzantzatik datozenak ere.
Gure sukaldaritzari dagokionez,dastatzekoa da gure Amatxi-ren barazki menestra landuta eta famatua, Benta Miguel etxeko eskalope betea, txuletoia, koxkera erako legatza,egurrezko labean erretako txerrikumea eta arkumea, baita etxeko postreen artean goxua eta gure ardi esne freskoz egindako mamia, gaztanbera. Gustoko dugu gure bezeroei sasoian sasoiko elikagaiak eskaintzea: barazkiak, zainzuri freskoak, txuri ta beltxa, ehiza usoa eta onddoak, beste batzuen artean. Nafarroako Gobernuak 2014an gure sukaldaritzaren meritoari aipamen egin zigun, “Nafarroako Gastronomian espezializatutako Jatetxea” kategoria emanez.
Bi jantoki ditugu, 60 mahai-kideentzako bata eta lurreko sua duena bestea 22 lagunentzat. Aparkaleku zabala dugu eta baita haurrentzako jolas-parke txiki bat ere.