Benta Miguel Jatetxea Nafarroan, Belateko portuaren oinean kokatuta dago, Ultzama haraneko Arraitzeko Bentetan.
Etxea 1800 baina lehenagokoa da, Benta Miguel aintzinean orduko beharrei erantzuteko, bideko ostatu eta gurdizaina izan zen. Baserrian zura eta harria dira nagusi, etxetzar handia da zonaldean ohikoa den estilokoa. Benta Miguel jatetxearen jatorriak zerikusi handia du bere kokapen estratejikoarekin zeinak bultzatu baitzion gastronomia garatzen. Belateko mendi portuaren oinean egonik, Iruña eta Frantziarako bidean zaldigurdi eta bidaiarien betebeharrak, jana eta atsedena eskaintzen zituen.
Baserrian abelzantza eta nekazaritza ere lantzen zen, gaur egun, lehengaien kalitatea mantendu nahian baratze txiki bat eta ardi esne freskoa eta bildotsak izateko mendian artalde txikia mantentzen dugu.
Gaurdaino, gure bentako arduraduna familia bereko laugarren belaunaldia da. Jatetxean tradizioan errotutako sukaldaritza eskaintzen jarraitzen dugu, lehen kalitateko produktuekin, baita gure baratza, eta abelzantzatik datozen esnekiak eta bildotsak ere.
Errezeta asko gurasoengandik seme-alabengana trasmetitutakoak dira, tradiziozko sukaldaritza izanik, jakituriak eta usadioa jasoz hainbat gisatu, erreki edo postreak egiteko modua mantendu dugu. Benta Miguelen belaunaldi batetik bestera sukaldaritza tradizionalaren oinarriari eusten diogu, eta gaurkotzen joan gara halaber aldaketak egiten; honela baserri-turismo bezeroentzat aproposa den geldialdia bihurtu garelarik.
2009an Gastronomiako Nafar Akademiak, Nafarroan dauden benta guztiei esker ona adierazteko saria eman zigun. “Diario de Navarra” egunkariak erreportai zabala argitaratu zuen, non gure familiaren historia eta Benta Miguelen jatorria azaltzen baita.