Benta Miguel Jatetxea Nafarroan, Belateko portuaren oinean kokatuta dago, Ultzama haraneko Arraitzeko Bentetan.
Ultzama Harana Nafarroako ipar-mendebaldean kokatzen da. Iruñetik 25 kilometrotara, 14 udalherri txikiz osaturik, hiriburua Larraintzar delarik. Belardi berdeko haran idilikoa da, harizti eta pagadiz inguratuta. Txukun zaindutako herri txikiak nabarmentzeko direlarik.Herriek aisialdiko eta oferta turistiko nahiko emateaz gain estetika tipikoa eta zaindua eskaintzen diote bidaiariari. Gastronomiari dagokionez, gure jatetxean bertako sukaldaritza tradizional eta tipikoa dastatu ahal izango duzu.
Toki bisitatuen artean Orgiko Basoa da, 80 hektareako baso milenarioa, Ingurune-Natur-Parkea izendatua izan dena eta zeharkatzeko zenbait ibilbide seinalatuta dituena. Ultzama oso ezaguna da baita bere perretxiko eta onddoengatik. Ultzamako Parke Mikologikoak arautzen eta kudeatzen du baimenen bidez haien bilketa. Herriak eta hainbat bide eta bidexka zeharkatzeaz gain, Eltson Eztiaren Museoa bisitatu daiteke, Lizason Ultzama Baserri-Eskola eta aukeran dago baita golf praktikatzea edota zaldi gainean ibiltzea.