Tradizioan oinarritutako sukaldaritza da Benta Miguel Jatetxeak eskaintzen duena-eta horretan espezialistak gara. Lehen kalitateko produktuak eskaintzen ditugu, baita gure baratza, eta abelzantzatik datozen esnekiak eta bildotsak ere.
Sukaldaritzari dagokionez, dastatzekoa da gure Amatxi-ren barazki menestra horren landuta eta famatua, Benta Miguel etxeko eskalope betea, txuletoia, koxkera erako legatza, egurrezko labean erretako txerrikumea eta arkumea, baita etxeko postreen artean goxua eta gure ardi esne freskoz egindako mamia, gaztanbera.Gustoko dugu gure bezeroei sasoian sasoiko elikagaiak eskaintzea: barazkiak, zainzuri freskoak, txuri ta beltxa, ehiza usoa eta onddoak, beste batzuen artean. Benta Miguelen belaunaldi batetik bestera sukaldaritza tradizionalaren oinarriari eusten diogu, eta gaurkotzen joan gara halaber aldaketak egiten, honela baserri-turismo bezeroentzat aproposa den geldialdi bihurtu garelarik.
2014an Nafarroako Gobernuak gure sukaldaritzaren meritoari aipamena egin zigun,gure herriko tradizioa oinarri izanik ohikoak diren errezetei eutsi eta zabaltzeagatik “Nafarroako Gastronomian espezializatutako Jatetxea” kategoria eman zigularik.