Benta Miguel Jatetxean bi jantoki ditugu, nagusia bata eta txikiago bestea, euskal baserri antzera apainduta dagoena. Gure jatetxea prest dago ospakizun, ekitaldi, ezkontza, bataio, urtebetetze edota enpresa bilerak eta talde-hamaiketaoak hartzeko.
Jantoki nagusiak, 60 mahikide har dezake, hemen nafar artisten esmalte eta oleo batzuk ikusgai ditugu.
Jantoki txikia, familiarki guk eta gure bezeroek “euskal sukaldea” deritzoguna, aintzinean janaria prestatzeko erabiltzen zen lurreko sua du, zeinaren inguruan familia solasteko eta ospakizunetan elkartzeko erabiltzen baitzen. Jantoki tipiko honek 22 mahikide har dezake.