Ultzama haranean gaztanbera tradiziozko erakargarri gastronomiko eta turistiko handia bilakatu da. Produktu hau omendu nahian, 2010 urtetik hona ekainaren hasieran “Mamiaren Eguna” ospatzen da.
Gaztanbera protagonista nagusia izanik, sustapen turistikoa eta bertako tradizioa uztartuz, gure inguruaren erakus-leiho izan nahi du egunak. Egun honetan mamiaren elaborazio tradizionalaren erakustaldia eskaintzen da eta bertan dastatzeko aukera dago. Eskulangintza azoka eta bertako abelzantza eta nekazaritzaren hainbat lan usadioak ikusgai izaten dira, hala nola herri-kirol probak eta beste ekitaldi batzuk ere.
Gaztanberaren egunean, tradizioz plater honen “maisuak” garen aldetik, partaidetza berezia dugu erakustaldian, publikoaren aurrean eta pausoz-pauso nola egiten zen eta gaur ere oraindik zenbait etxe eta jatetxetan era tradizionalean nola egiten den azaltzen dugu.